Juanito mundu osoko 8000metroko altuerako mendi guztiak igo zituen seigarren pertsona izan zen eta oxigeno artifizial gabe igo zuen hirugarrena. Munduko 8000 metroko altuerako mendi gehien igo dituena da, 26 800rekin. Igo dituen mendien zerrenda ikaragarri luzea da, ikusgarrienetako batzuk, besteak beste:

  • Everest (8.848m)
    • Hego-mendebaldeko aurpegia, gailurra (7/9/1993)
    • Ipar aurpegia, gailurra (O2 barik) (23/5/2001)
    • Hego-ekialdeko aurpegia, 8.300m (1990)
  • Aconcagua (6.959m)
    • Gailurra, (1983) [neguan egindako munduko bostgarren igoera]
    • Gailurra, (2006) [Reto Marca-n egindakoa]
  • Makalu (8.465m)
    • Mendebaldeko aurpegia, 8.350m (1989)
    • Ibilbide arrunta, gailurra (8/5/1995)
  • Kangchenjunga (8.598m)
    • Ipar aurpeguia, 8.000m (1988)
    • Ipar aurpeguia, 8.400m (1991)
    • Ipar aurpeguia, gailurra (6/5/1996)

Beste ekintza batzutan ere parte hartu du, adibidez, Groenlandian 2000. urtean Narsasoak eta Kangarlosoak herrien arteko bidaia egin zuen lera batean kometa batez bultzatuta.

Txinan 2000. urtean TaklaMakan basamortutuik bidaiatu zuen (800Km) gameluz.