Joxe Mari Olasagasti Landa aizkolari, korrikalari, gizon probalari, harri jasotzaile, txingalari eta segalari gipuzkoarra da. Hamasei urte zituela egin zuen lehenbiziko plaza aizkorarekin eta urte horretan berean Gipuzkoako gazte mailako txapela irabazi zuen. Aurreneko apustua 23 urterekin jokatu eta galdu zuen, aizkoran eta korrika, Jose Etxebesteren aurka. 

Sariak:

  • Munduko Txapelketa 2005ean Nazabalekin batera.
  • Euskadiko Txapelketa (6): 1996, 1998, 1999, 2001, 2005, 2010
  • Gipuzkoako Txapelketa (13): 1990, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2011
  • Donostiako Urrezko Kopa (3): 1990, 1999, 2007
  • Urrezko Aizkora (3): 1999, 2000, 2001
  • Euskal Pentatloi Saria (3): 1983, 1984, 1990