1968an, 18 urte zituela Orioko Arraunketa Elkartean debutatu zuen. Skiff modalitatean trebetasuna erakutsi zuen eta urte horrtean bertan Espainako txapelduna izan zen. Gainera, titulua mantendu zuen 10 urtez jarraian.

Orioko tripulazioarekin batera 1970, 1971 eta 1972an La Concha-ko bandera irabazi zituen, 1973an Lasarte-Michelinekin, 1978, 1980, eta 1981an Kaiku taldearekin eta 2001ean Castrorekin. 1970an entrenatzaile bihuru zen, Orioko taldearen entrenatzailea izan zen 1991tik 1997ra.

1998an Kantabriara joan zen bizitzera, bertan Castro taldearen teknikaria bihurtu eta kluba suspertu zuen patrozinadoreak irabaziz. Hurrengo urteetan titulu asko irabazi zituen (2002an «Liga Vasca de Traineras» adibidez).

2006an La Concha-ko bandera irabazi zuen berriz, azken hau bere 14.a bihurtuz. Denboraldiaren bukaeran Castro taldean teknikaria postua laga zuen.

2008an Kaiku taldearen entrenatzailea izan zen. 2008an ACR ligaren lehenengo postuan geratu ziren eta ACT ligan parte hartzea lortu zuten. Araualdian aldaketak egin zirenez ezin izan zuten bere arrantzale guztiekin eta ezin izango dute lehenengo postuetara iritsi. Aldiz, bestelako txapelketetan emaitza ikaragarriak lortuko dituzte, klubari bultzada bat emanez.