Iñaki Perurena Gartziaren nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa. Horrezaz gainera, aktore, olerkari, bertsolari, eskultore eta historiazalea ere da.

Bere markak honako hauek dira:

  • Bi eskuekin kilo gehien jaso dituen bigarren harri-jasotzailea da, Mieltxo Saralegiren ondotik: 320 kilo. Marka hori 1994ko otsailaren 5ean lortu zuen, Euskadiko Sei Orduen barnean, harria 17 segundutan bizkarreratuz.
  • Esku batekin berea da markarik onena, 267 kilorekin.
  • Harri esferikoa dagokionez, 211 kilokoa jasoa du.
  • 100 kiloko harri esferikoari 34 itzuli eman zizkion lepoaren inguruan minutu batean.
  • 2001eko martxoaren 24an, Leitzan, 100 kiloko zilindrikoa 1313 aldiz jaso zuen. Horretarako 6 ordu, 22 minutu eta 49 segunduko denbora behar izan zuen. 2003ko otsailaren 8an, Euskadiko Sei Orduetan, 1700 altxaldi eman zizkion harri horri.