Harri-jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile deritzo.

3 txapelketa mota ezberdin jokatzen dira: Harri handien txapelketa, harri txikien txapelketa, harri irregularren txapelketa. Mota bakoitzean harrien tamainak aldatzen dira.

Harri handien txapelketa:

  • Zilindroa: 200 edo 175 kilo
  • Laukizuzena: 175 edo 200 kilo
  • Kuboa: 150 kilo
  • Biribila: 125 kilo

Harri txikien txapelketa:

  • Zilindrikoa: 125 kilo
  • Laukizuzena: 125 kilo
  • Kuboa: 112,5 kilo
  • Biribila: 100 kilo

Harri irregularren txapelketa:

Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta hauekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira

  • Igeldoko harria
  • Albitzuri Haundia
  • Etxauriko harria
  • Gorostidi harria
  • Barrikako bi harriak
  • Zarautzeko bi harriak (Jai Txiki eta Mollarri)

Arauak:

  • Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
  • Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.